MARTXOAREN 20an |
Mendien zailtasuna
116 kilometroetan igo beharreko mendateak honako hauek dira:- Umbe: 232 m.
- Lauro: 184 m.
- Gerekiz: 181 m.
- Aretxabalgane: 330 m.
Irteera |
Irteera DEUSTUKO ZUBItik egingo da, ZUBIARTE MERKATARITZA ZENTROaren ondotik. Gune hori izango da izena emateko eta ibilgailuak aparkatzeko tokia, biak ere orain arte erabilitako ibilbidearen ondoan, joan den urteetako Irteera-lekutik 200 metro eskasera. Parte-hartzaile bakoitzak irteera-ordua aukeratuko du, 8:00etatik 9:00etarako tartean, kontuan hartuz 15 minutuan behin izango direla irteerak eta 5 irteera izango direla guztira. Aukeraketa hori parte-hartzaile bakoitzak egin nahi duen batez bestekoaren araberakoa izango da, antolatzaileek orduekin eta batez bestekoekin eginiko taulak aintzat hartuz. |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helmuga | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzaile guztiek 12:30etatik 14:00etarako tartean amaitu beharko dute ibilbidea. Kontuan hartuta 8:00etatik 9:00etarako tartean atera daitezkeela eta 12:30etatik 14:00etara iritsi, gehienez ere 6 ordu izango dituzte ibilbidea amaitzeko. Horrek esan nahi du orduko 19 kilometroko batez bestekoari eutsi beharko lioketela. Bestalde, 9:00etan atera eta 12:30etan iristea izango litzateke gutxieneko denbora, eta horrek esan nahiko luke ibilbidea 3 ordu eta 30 minutuan egin beharko luketela, orduko 32 kilometroko abiadan.. Ikus dezakegunez, zikloturisten eskaera guztiei erantzuteko adina aukera eskaintzen dira, ibilbidea egiteko batez besteko denborari dagokionez.
Garaikurrak eta opariak banatuko dira ere. Oharra:- Bai irteeratik ateratzeko eta bai garaikurra jasotzeko eskubidea izateko, beharrezkoa da koadroko plaka eta kaskoa eramatea eta Trafiko Sailak zein Antolakuntzak ezarritako arauak errespetatzea.Klubeko inor animatuko al da? Argibide gehiago ikusteko, sartu ondoko orrialde elektronikoan: http://www.bilbaobilbao.com/ |
No hay comentarios:
Publicar un comentario